Ikamak Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin ditu
Gizartea
2024, Maiatza 14 - 13:05
Euskal Herriko hiriburu eta herri ezberdinetan mobilizatu dira ikasleak, Euskal Herriko erakundeei exijitzeko Israelgo enpresekin dituzten akordioak hautsi ditzatela. Mobilizazioetan Biurdana, Mendillorri, Iturrama (Iruñea) eta Toki Ona (Bera) bezalako ikastetxeek Israelen erasoa salatu dute. Ikasleek haien kompromisoa berretsi dute.