Ikastolen Elkarteak esan du ez dituztela ikasleak beste zentro batzuetara bideratuko
Gizartea
2023, mar. 31 - 04:03
Hezkuntza Sailak segregazioari aurre egiteko neurriak txertatu ditu 2023-2024 ikasturterako matrikulazioan. Irizpide horiekin ikasturterako behin-behineko zerrendak argitaratu zituen asteartean. Zerrendak argitaratuta Ikastolen Elkarteak ohar baten bidez helarazi du kexa eta matrikulazio baldintza berak eskatu dituzte “Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten zentro guztientzat”.
Haien esanetan, Hezkuntza Saila ez da betetzen ari 2023-2024ko ikasturterako ikasleen onarpen dekretuan jasotakoa eta zentro bakoitzari “joko arau desberdinak” ezarri dizkio.
Ikastoletan matrikulatu diren ikasleak beste ikastetxeetara ez bidaltzeaz gain, iragarri dute familiek eta ikastolek errekurtsoak aurkeztuko dituztela.