Ikusi 23. Korrikaren ibilbidea, Irundik Baionara
Gizartea
2024, mar. 14 - 10:03
Martxoaren 14tik 24ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 23. Korrikak. Maule izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Baiona, berriz, azkena. Duela aste batzuk iragarri zutenez, 23. Korrikak Irun eta Baiona lotuko ditu. Hala, "Harro Herri" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak neguko azken eta udaberriko aurreneko egunetan, tipi-tapa tipi-tapa euskara lau haizeetara zabaldu eta indartze aldera. Gaur Korrika nondik ibiliko den aurkeztu dute.