Indarkeria matxista salatzeko biktimentzako gida sortu dute
Gizartea
2023, eka. 23 - 06:06
Indarkeria matxistaren biktimentzako gida aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Auzitegi Nagusiak. Salaketa jarri ondoren eman beharreko hurrengo pausoak jaso dituzte hartan. Horren helburua da indarkeria matxistaren biktimei informazio “argia eta erraza” ematea, erakundeak haiengana hurbiltzea eta konfiantza sustatzea. Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak landu du gida; eta, orain, Arabara eta Bizkaira zabaldu dute.
Besteak beste, salaketa bat zer den azaltzen du gidak: non jarri behar den, nola, salatzaileak zein eskubide dituen eta deklaratzeko hitzordua zer den. Era berean, babes aginduaren, epaiketaren eta epaiaren nondik norakoak ere zehazten ditu.