Skip to main content

Indarkeria matxistako salaketak % 9 igo dira 2023ko azken hiruhilekoarekin alderatuta

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, abe. 16 - 17:12
Hego Euskal Herrian, 2.704 salaketa egin dira 2024ko azken hiruhilekoan indarkeria matxista dela eta. Konkretuki, uztaila eta iraila bitartean, aurreko urtean baino 229 salaketa gehiago egin dira. Izan ere, % 39 hazi dira Nafarroan salaketak (1.059 denuntzia guztira). Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak horri buruzko inkesta argitaratu du abenduaren 16an. 10.000 emakumetik 26,4k genero-indarkeria jasan du Nafarroan, Espainiar Estatuko 2. tasarik altuena. Nafarroako 903 biktimen artean, 399k Espainiako nazionalitatea zuten eta 504, berriz, atzerritarrak ziren. Gainera, 17 emakumek (iaz 7k) ez dute beren bikote edo bikote ohiaren aurka deklaraziorik egin. Nafarroan, biktimentzako eskatutako 120 babes-aginduetatik, 88 izan ziren onartuak.
EAEn, berriz, Indarkeria matxistako salaketek % 4 egin dute behera iazko hiruhilekoarekin alderatuta. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera, 1.645 denuntzia egon dira guztira, iaz baino 68 gutxiago. Horietatik, 851k Espainiako nazionalitatea zuten eta 768, berriz, atzerritarrak ziren. Azkenik, eskatutako 294 babes-aginduetatik, 178 onartu ziren EAEn (aurreko urtean baino % 27 gutxiago).

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista