Indarkeria matxistaren biktimentzako baliabideak eta zerbitzuak biltzen ditu EKIM webgune berriak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2024, urt. 11 - 08:01
Webgunearen helburu nagusia da euskal erakunde publiko guztien prestazio eta zerbitzuen eskaintza biltzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen eskura, webgune espezializatu bakar batean. Kontsultak egiteko eta laguntza eskatzeko aukera ematen du webguneak. Aurrerago, biktima bakoitzaren inguruan espediente elektroniko bakarra sortzeko asmoa du.

















