Indarrean dira 0-3 urte arteko haurrak dituzten familientzako 200 euroko laguntzak EAEn
Gizartea
Indarrean dira 0-3 urte arteko haurrak dituzten familientzako 200 euroko laguntzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Jaurlaritzaren arabera, 65.000 pertsona inguru baliatu ahalko dira laguntzaz. Jaiotzagatik, adopzioagatik, tutoretzagatik edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioagatik egin daiteke eskaria.