Skip to main content

Ingurumena suntsitzen duten proiektuen aurrean, herriak erantzun

Gizartea

2023, uzt. 03 - 08:07
Hainbat protesta izan dira egunotan ingurumena suntsitzen duten proiektuak salatzeko, hemen batzuk: Guggenheim Urdaibairi ezetz esateko kalera atera dira Gernikan, lehen sektorea defendatu eta biosfera mantentzearen alde egin dute; hainbat golf zelai ere saboteatu dituzte talde ekologistek, Neguriko zelaia tipulaz josi dute, eta Gorraizekoa alberjiniaz. Horrez gain, Zaldibarko zabortegiaren lekuan berriz lur jauzia gertatzearen arriskuak ere salatu ditu Zaldibar Argituk, eta egoeraren aurrean, premiazko neurriak eskatu dituzte. Elgeamendin egin nahi duten zentral eolikoaren aurkako protesta ere egin du Arabako Mendiak Askek, jakinarazi dute Elgeamendin Capital Energy enpresak 200 metroko altuerako 6 aerosorgailuko zentral eoliko bat eraiki nahi duela.
Hamaika Telebista