Skip to main content

Inoiz baino arrazoi gehiago azaroaren 4ko manifestaziora deitzeko

Gizartea

2023, urr. 31 - 11:10

Epaitegien esku-hartzearen aurrean, herritarren eskubideak erdigunean jarriko dira larunbatean. Auzitegien esku-hartzea salatu, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatu eta herritarren eskubideak erdigunean jarriko dituzte. 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskaldunatik, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Milaka pertsonen parte hartzea espero dute, eta bukaeran soka-dantza erraldoia egingo da. Adierazi dute soka-dantza tresna polita izango dela euskaldunok bizi dugun larritasuna salatzeko eta elkarlana eta euskaraz bizitzeko nahia irudikatzeko.