Intxorta 1937 Kultur Elkarteak salatu du Gogorak hainbat faxista 1936ko kolpe militarraren biktimen zerrendan sartu dituela
Gizartea
2025, ots. 14 - 14:02
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak salatu duenez, Gogora Memoriaren Institutuak hegazkin nazien pilotuak, 40 bat faxista italiar, falangista eta erreketeak sartu ditu 1936ko kolpe militarraren biktimen zerrendan.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, "Gerra Zibilean Euskadin hildako biktimen" zerrendan pilotu naziak, Benito Mussoliniren Italia faxistako 40 militar inguru eta falangista eta errekete nafarrak daudela egiaztatu ondoren.