Intza Gurrutxaga, EHE: “Urteetan zehar euskaldunok jasan dugun zapalkuntzaren jakitun izatea oso garrantzitsua da”
Gizartea
2023, ots. 21 - 04:02
Euskal Herrian Euskarazeko kideek "Egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan. Euskaldunontzat eta euskararentzat egia, aitortza eta erreparazioa aldarrikatzetik haratago, gure herriak eta euskaldunok jasan dugun hizkuntza zapalkuntzaren inguruan hausnartzea eta kontzientzia hartzea da prestatutako saioaren helburua. Ihintza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskarazeko kidea elkarrizketatu dugu.