Ioritz Gonzalez, Pantailak Euskaraz: “Euskarazko ikus-entzunezkoen zerrenda egiten ari gara”
Gizartea
Ioritz Gonzalez Pantailak Euskaraz ekimeneko kidearekin hitz egin dugu Baliabide Orokorren eta Hezkuntzarako Baliabideen zerrendei buruz. Gonzalezek azaldu digu bi zerrenden helburua dela euskarazko ikus-entzunezkoen zerrenda egitea, dokumentu bat prestatzea herritarrek baliabide horiek kontsulta ditzaten.
Webguneak martxan jarri dituzte, eta esteken bidez eskuragarri jarri dituzte, ikusi eta deskargatzeko moduan. Izan ere, Gonzalezek azpimarratu du hori dela gabezia handietako bat, erreferente falta, eta eduki horiek non topatu ez jakitea. Zerrenda etengabe eguneratzen dihardute.
Hezkuntzan ere antzeko zerrenda osatzen ari dira, baina “praktikoagoa” izan dadin, dokumentu laburragoa osatu dute, 2-3 orrikoa. Bertan, baliabide “esanguratsuenak” jaso dituzte, gehien erabiltzen direnak. Digitalki sar daiteke baliabide horietara, eta inprimatu ere egin daitezke.