Skip to main content

Ipar Euskal Herriko haurrak eskolara itzuli dira

Gizartea

2024, ira. 02 - 16:09
Astelehen honetan, irailak 2, Ipar Euskal Herriko ikasleak 2024-2025 ikasturtean murgildu dira. 570.000 ikasle itzuliko dira eskoletara, horietatik 110.000 kokatzen dira Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan.

Testuinguru politiko ezegonkorrak sartzea baldintzatu duen elementuetariko bat izan da. Nicole Belloubet Hezkuntza ministroa dimisioa aurkeztu du. Ondorioz, eskola programarekin eta brebetaren erreformarekin lotuak diren hainbat neurri 2025era atzeratu dituzte.

Bestalde, berrikuntza nagusien artean, eskualdeko laborantza lizeoak formakuntza elebidunak proposatzen hasiko dira aurten. Horren harira, Jean Rene Etxegarai Baionako alkatea eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria astelehen honetan elkartu dira. Baionako Aristide Briand eskola publikoan izan dira astelehen honetan aurten sail elebiduna ireki baitute bertan.