Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Ipar Euskal Herriko sagardogileak ere aurtengo uztan Euskal Sagardoan sartuta egotea espero da

Gizartea

2025, urt. 10 - 10:01
Euskal Sagardoaren izendapenarekin 1,3 milioi litro egin dituzte 46 sagardotegiek, bertako 250 sagastietako 2 milioi kilo sagar erabilita. Uzta txikia izan da 2023koarekin alderatuta. %60 sagar gutxiago jaso da Euskal Herriko sagastietan, lurraldez lurralde eta zonaldez zonalde aldeak izan badirela ere. Bestalde, iragarri dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Ipar Euskal Herrira zabaltzeko bidea martxan dela eta behin hori lortuta, Nafarroa sartzeko konpromisoa ere lotua dagoela.
Hamaika Telebista