Irailean zulatuta egongo da Donostiako Kontxa geltokia
Gizartea
2024, uzt. 11 - 18:07
Kontxa geltokiaren hiru laurdenak zulatu dituzte jada. irailerako zulaketa lan guztiak amaituta izatea aurreikusten dute. Momentuz, 167 milioi euroko kostua izan dute obrek. Behin bukatuta, iragazte lanei eta hormigoizko estaldura egiteari ekingo diote. Benta Berriko geltokia amaitu berri dute. Easo geltokian, aldiz, azken obrak baino ez dira falta. 2026ko lehen hiruhilabetean TOPOa martxan egotea espero dute.