Garraio publikoa sustatzea helburu, irailetik aurrera deskontuak aplikatuko dira urtea amaitu arte
Gizartea
Garraio publikoa sustatzea helburu, irailetik aurrera deskontuak aplikatuko dira urtea amaitu arte. Errege dekretu bidez ezarri dute neurria.
Renfen, aldiriko trenetan eta distantzia ertainekoetan aplikatuko da neurria. Avant txartelak ere salgai egongo dira, %50eko deskontuarekin.
Hego Euskal Herriko garraioan %30 eta %50 bitarteko deskontuak egongo dira.
Euskotren zerbitzuak, adibidez, baldintza berak izango ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %50eko deskontua. Zerbitzu hauetan aplikatuko da: trenbideko bost lineatan, Bilboko Metroaren hirugarren linean, Bilboko eta Gasteizko tranbietan eta Larrinetako funikularrean. BAT, Barik eta Mugi txartelen bidez automatikoki aplikatuko da beherapena.
La Union enpresak ere %50eko deskontuak iragarri ditu Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen autobus linean.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) iragarri du aldi baterako txartelen eta Creditrans tarifen prezioak erdira murriztuko direla irailaren 1etik aurrera. Adierazi zuenez, beherapenak BGPko aldi baterako txarteletan, Creditrans eta giza txarteletan aplikatuko dira.
Gipuzkoako Lurraldebus zerbitzuetan ere, erdi prezioan bidaiatu ahalko da Mugi txartelarekin.
Betalde, gutxieneko beherapena izanen dute Nafarroan: %30. Txartel arrunten eta aldi baterako txartelen gainean eginen da deskontua, Iruñerriko Villavesa autobus zerbitzuaren linea guztietan.