Iraitz Lazkano, UEMA: ‘Euskaraz eduki onak egiten direnean, gazteek horiek kontsumitzen dituzte’
Gizartea
2022, urr. 05 - 12:10
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz egin duen ikerketak ondorioztatu duenez, Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat. Udalerri euskaldunetan gazteek gaztelaniazko edukiak kontsumitzen dituzte gehienbat ikus-entzunezkoetan, beraz. Euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintzaren aldeko apustua premiazkoa dela esan du UEMAk, hizkuntzaren erabileran atzerapausoak eman nahi ez badira. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariarekin aztertu ditugu txostenaren ondorioak.