Iraitz Lazkano, UEMA: “Hutsune handiena pediatria zerbitzuan dago”
Gizartea
2023, eka. 15 - 14:06
Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariarekin hitz egin dugu bi urtez behin udalerri horietako osasun zerbitzuetako euskaren egoera aztertzeko egiten duten ikerketaren ondorioak hizpide. Azpimarratu du datuak ez direla guztiz konparagarriak, UEMAn udalerri gehiago sartuko direlako, eta beraz, azterketa horren eremua ez delako berdina. Hala ere, Lazkanok nabarmendu du azken urteetan ez dela “eboluzio garbirik” ikusi, eta ez dutela “aurrerapauso nabarmenik ikusi langileen hizkuntza eskakizunen eta ezagutzaren arloan”.
Lazkanoren esanetan, “hutsune handiena” pediatria zerbitzuan dago: “Nahiz eta postu askotan euskaraz jakiteko betebeharra dagoen, horietako asko ordezkapenen bidez egiten direnez, ez dago pertsona euskaldunik pediatria zerbitzuetan”. Larritzat jo du hori Lazkanok; izan ere, bere iritziz, euskaldun elebakarrak diren haur asko artatzen dituzte, eta horrek “herritarren hizkuntza eskubideak urratzeaz” gain, “zerbitzuaren kalitatea okertzen” du. Horren aurrean, “egiturazko neurriak” behar direla nabarmendu du Lazkanok: “Bestela zaila izango da hizkuntza eskakizunetan aurrera joatea”.