Irakaskuntza publikoko sindikatuek Gobernuari proposamen zehatzak eskatu dizkiote
Gizartea
2024, aza. 06 - 11:11
Sindikatuek positibotzat jo dute urriaren 29ko greba. Egun berean, Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025eko aurrekontuei buruzko akordioa sinatu zuten, eta sindikatuek akordioak ez duela irakaskuntza sektorearen eskariak jasotzen adierazi dute. Hilaren 11an Hezkuntza Departamentuarekin bilduko dira. Prest agertu dira mobilizazioekin jarraitzeko.