Irati Iciar: “Herri aktibazioa zein inportantea den, euskarak ere egunero behar du”
Gizartea
2024, Maiatza 17 - 12:05
Hizkuntza politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko deia egin du Euskalgintzak eta bide horretan Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenek beren pisua dute gizartea aktibatzeko eta indartzeko, eta era horretara, euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderkatzeko. Bada, 4. Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15ean hasiko da, eta Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak aurreratu duenez zenbait berritasunekin iritsiko da.