Skip to main content

Iratxe Arriola, EAko alkatea: 'Ura agendan jarri behar dugu'

Gizartea

2022, ira. 06 - 13:09

Uda honetan lehorteak protagonistak izan dira gurean eta ur eskasiak gogor kolpatu du Busturialdeko eskualdea. Iratxe Arriolak gertutik ezagutzen du egoera; EAko alkatea da eta Busturialdeko Ur Partzuergoko Presidente izandakoa da. Uda bero eta lehorraren eraginez soilik ez, “aspalditik” datorren arazo baten aurrean gaudela azaldu du; besteak beste, kudeaketa moduan jarri du fokua, “azpiegituretan inbertsio falta nabarmena dago”, gaineratu du. Eskualdeko agenteek plangintza bat onartu zutela gogorarazi du, eta oinarrizko zerbitzu baten aurrean “EAJren utzikeria” salatu du Arriolak.

Hamaika Telebista