Ireki da Euskaraldiko hirugarren edizioan herritarrek izena emateko epea
Gizartea
2022, ira. 29 - 07:09
Belarriprest eta ahobizi gisa Euskaraldian parte hartu nahi duen orok izango du izena emateko aukera. Aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean. Entitateei dagokionez, urriaren 31 arte izango dute ariguneak jakinarazteko epea.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa Euskal Herri osoko milaka belarriprest eta ahobizik, baita taldean ere entitateetan osatu diren ariguneetan. Antolatzaileek belarriprest eta ahobizi guztiek ariketa ahalik eta modu prestatu eta erosoenean egitea nahi dute.
Aurten, gainera, Euskaraldiaren aurreko edizioetan herritarrek beraien hizkuntza ohiturak aldatuz izan zituzten lorpenak bistaratuko dituzte. Azaldu dute lorpenak behar dituztela, euskaraz bizitzeko urrats berriak.