Iruñean, 100 biztanletik bakarra mugitzen da txirrindulaz lanerako bidean
Gizartea
2022, ira. 22 - 13:09
Europako mugikortasunaren astea amaitzear dagoelarik, Iruñean astean zehar gertaturiko ekimen berdinak ezagutu ditugu. Bizi eskolak edo zahar-etxeetako agureekin antolatutako “yayakletetan” ibilaldiak. Kotxerik gabeko egunean gainera, 1.000 ikaslek baino gehiago bizikletada erraldoi batean parte hartu dute. Izan ere, mugikortasun jasangarriaren bidean, asko geratzen da lantzeko. Hala ikustarazi du inkesta batean ateratako datuek: Iruñean, 100 biztanletik bakarra mugitzen baita txirrindulaz lanerako edo ikasterako bidean.