Iruñeko Jarauta kaleko etxegabetzea gelditzea lortu dute momentuz
Gizartea
2025, eka. 19 - 14:06
Goizeko Jarauta kaleko 82. Zenbakiko etxegabetze saiakera saihestea lortu du Etxebizitza Sindikatuak, baina epaitegitik ez dute argitu ea zertan den desalojo-agindua. Sadahak eta bere semeak arriskuan jarraitzen dutela ohartarazi du sindikatuak.