Iruñeko Alde Zaharreko gazteek gazte astearen III. edizioa ospatu dute
Gizartea
2024, eka. 17 - 13:06
Asteazkenean hasitako Gazte Asteak mahai-inguruak, txapelketak, kirola eta kontzertuak hartu ditu beregain. Larunbatean egun nagusia izan da eta bertan “alde zaharreko gazteok batu” diagnostikoa aurkeztu dute, gazteei kezkatzen dieten gaien inguruko tesiez osatuta. Amaitzeko, German Rodriguezen murala aurkeztu eta ibilaldia egin dute.