Iruñeko Peñen Federazioak 2024ko sanferminetako pankartak aurkeztu ditu peñen egunean
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2024, uzt. 01 - 13:07
Urtero bezala, 16 peñek urtean zehar gertatutakoa umorez islatu dute haien pankartetan: feminismoa, Osasunako entrenatzaile ohia eta gai politikoak izan dira nagusi. Larunbatean Peñen Eguna ospatu da, bi berrikuntzekin: Castellers de Valls taldea Udalatxean egon da eta puntu morea jarri da lehen aldiz. Peñen Federazioak sanferminetan zehar antolatutako jarduerak aurkeztu ditu.

