Skip to main content

Iruñeko zuhaitz handi askoren etorkizuna kolokan dago

Gizartea

2023, ira. 07 - 10:09

Legegintzaldi berria hasi zenetik Iruñeko alkateak bi obra esanguratsuren auzia piztu du. Lehendabizi Gurutze enparantzako aparkalekua eta orain Sarasate pasealekua. Bi proiektuak biltzen dituen azaleran zuhaitz handi asko dago eta horrek zer errana ekarri du Zabalguneko auzokideengan. Momentuz lehendabiziko obra aldi baterako geratu bada ere, orain auzitan Sarasateren erreforma dago, oposizioak obraren txosten gehiago eskatu dio UPNri.

Hamaika Telebista