Skip to main content

Irunen ertzainei aurre egin zien gidari baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Gizartea

2024, abu. 30 - 08:08

Gertakaria asteazkenean izan zen, 20:00ak aldera, GI-636 errepidean, Irun parean. Auto batek eta motor batek istripua izan zuten. Motorzalea zaurituta, Bidasoa eskualdeko ospitalera eraman zuten eta ibilgailuaren gidaria handik ihes egiten saiatu omen zen. Segurtasun Sailaren arabera, gidariak agenteak erasotu zituen. Orduan, bihotzeko bat izan zuela adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Donostia ospitalera eraman zuten gidaria eta bertan hil da.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Ertzaintza “berehala” hasi da zer gertatu den ikertzen. Barne ikerketa abiatzeaz gain, Kontrol eta Gardentasun Batzordeari gertatutakoaren berri eman diote, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.