Itsarazeko proiektuak ezezkoa jaso du Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministeritzaren aldetik
Gizartea
2025, urt. 16 - 14:01
Statkraft Norvegiako promotorearen Itsarazeko proiektuak ezezkoa jaso du Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministeritzaren aldetik. Aramaio eta Eskoriatza artean 60,4 megawatteko parke eoliko bat eraikitzeko proiektuari ekin zion baina, Ministeritzak parkea osatuko zuten zortzi haize errotek eremu horretako hegaztiei, Natura 2000 sareko eremuei eta kontserbazio bereziko eremuei kalte egingo lietekeela ondorioztatu du. Erabakia irmoa da eta ezin da helegiterik aurkeztu.