Itzulera arrakastatsua, milaka euskaltzale bildu ditu Herri Urratsek Senperen
Gizartea
Ane Garitaonandia
2022, Maiatza 09 - 06:05
Itzulera arrakastatsua izan du Herri Urratsek. Bi urteko etenaren ondoren, milaka euskaltzale bildu baititu Senperen. Ipar Euskal Herriko ikastolei sostengua eman diote Euskal Herri osotik hurbildutako milaka lagunek. Era berean, azterketak euskaraz egiteko frantziar Gobernua jartzen ari den oztopoak salatu dituzte.
Senperen bertan, Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatuko dute bildutako dirua.