Skip to main content

Izaskun Arriaran, Aita Mari: ‘Oztopoak oztopo, ontziratzeko prest gara’

Gizartea

2023, urt. 11 - 12:01
Italiak are gehiago gogortu ditu itsasoko uretan migranteak erreskatatzeko baldintzak. Isunak eta ontzien konfiskatzeak aurreikusi ditu arauak errespetatzen ez dituzten erakundeentzat. Izaskun Arriaranek azaldu duenez, ontziratzeko eta porturatzeko agindua dute, esaterako. Beraz, behin erreskate bat eginda, bidean beste pertsona batzuk aurkituz gero, egoera oso zailean aurkituko dira arau berriarekin. Dena den, ontziratzeko prest direla baieztatu du eta urtarrilean zehar ateratzeko prest egotea espero dute.
Hamaika Telebista