Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jartzea eskatu dute Gasteizko euskalgintzako 13 eragilek
Gizartea
Mikel Lopez de Ciordia
2024, mar. 08 - 08:03
Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jartzeko behar den bultzada ematea eskatu dute Gasteizko euskalgintzako 13 eragilek. Espazio euskaltzalearen irekiera behar baino gehiago atzeratzen ari dela salatu dute elkarrekin argitaratutako gutun batean. Proiektuaren egoera kezka larriz ikusten dutela adierazi dute. Izan ere, 2023an irekitzekoa zen Kulturgunea itxirik jarraitzen du, oraindik zabaltzeko data zehatzik gabe dagoelarik. Gauzak horrela, eragileek salatu dutenez, 2022an Oihaneder Euskararen Etxea itxi zenetik, Gasteiz kulturgune euskaltzalerik gabe dago.

















