Izugarrizko kazkabarrak eta euriteak kalte materialak eragin ditu
Gizartea
2023, ira. 12 - 11:09
Denboraleak kalte handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat puntutan eragin ditu. Kazkabarra, euri zaparrada zakarrak eta harria ere ikusi da. Gaur kalte horiek zenbatzeko eguna dute askok. Nafarroako Erriberan 3.000 hektarea soro badira kaltetutakoak, asteburuan izandako eurite eta kazkabarraren ondorioz. Nafarroako Gobernuak Zintruenigo, Corella eta Fitero hondamendi eremu izendatzea eskatuko du.