Jaietako programazioarekin aurrera egingo du Gasteizko Txosna Batzordeak
Gizartea
2024, uzt. 29 - 09:07
Ticket Bai sistemaren erabilerari buruzko akordiorik lortu ez bada ere, jaietako programazioarekin aurrera egitea erabaki du Gasteizko Txosna Batzordea. Arabako Foru Aldundiak txosnetan sistema hori erabiltzeko ezarritako nahitaezkotasunaren aurka agertu zen Batzordea, txosnagunea bera arriskuan zegoela salatuz. Foru ogasunaren ordezkariekin bildu badira ere ez dute akordiorik lortu. Hala ere, jai herrikoien defentsan txosnagunea zabalduko dutela iragarri dute orain.