Jaizkibel Konpainiaren aldeko ‘urrats’ historikoak
Gizartea
2023, ira. 07 - 11:09
Bihar alarde eguna izango da Hondarribian. Eta egun historikoa. Jaizkibel Konpainiari historian lehenengo aldiz Hondarribiko Udalak harrera egingo dio. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundia ere bertan izango da aurten. Ez da lehen aldia, EH Bildu agintean zegoela harrera egin baitzion Jaizkibeli. Baina EAJko ahaldun nagusi Eider Mendozak bihar egingo dio aurrenekoz harrera ofiziala.