Skip to main content

Ozen entzun dira Jaizkibelen aldeko oihuak Kale Nagusia igarotzean

Gizartea

2022, ira. 08 - 08:09

Ehunka lagunek desfilatu dute Jaizkibel konpainia parekidean. Jaizkibelen aldeko oihuak nagusitu dira emakumeen parte hartze parekidearen aurkako keinuen aurrean. Kale Nagusia igarotzean, txalo artean jaso dute taldea, 'Gora Jaizkibel!' oihu artean.

Hainbat ordezkari politiko ere hurbildu da euren babesa adierazteko. Tartean, Emakunde, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu eta Ezker Anitza-IUko kideak, besteak beste.

Aldaketatik gero eta gertuago direla sumatzen dute, aldaketarako jarrera aktiboa ikusita Jaizkibel Konpainiako kideek.

Hamaika Telebista