Skip to main content

Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu Beltranen gorpua bilatzeko lanak

Gizartea

2021, Maiatza 14 - 10:05

Zaldibarko zabortegiko hondakinen azpian lurperatutako Joaquin Beltranen gorpua bilatzeari utzi diote gaur bertan. Josu Erkorekak eta Arantxa Tapiak erabakiaren berri emateko prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Hedabideei emandako txosten teknikoak argi uzten du gorpua deseginda gera zitekeela istripuaren ondorioengatik eta pilatutako hondakin tonen artean igarotako denboragatik, horietako batzuk toxikoak.

Hamaika Telebista