Jaurlaritzak eta Emakundek Martxoak 8rako kanpaina aurkeztu dute
Gizartea
Nerea Garcia
2023, ots. 27 - 08:02
Eusko Jaurlaritzak, Eudel-ek, hiru hiriburuetako erakundeek eta Emakundek elkarrekin aurkeztu dute aurtengo Martxoak 8rako kanpaina. Elkarrekin lan egin dute aurtengo kanpaina aurrera eramateko. "Emakumeak gora" lelopean webgune bat sortu dute, bertan desberdintasunaren sei ondorio aipatzen dira: konfiantza arrakala, zoru itsaskorrak, kristalezko sabaiak, genero estereotipoak, soldata arrakala eta meritokrazia faltsua.