Skip to main content

Jaurlaritzak hamabi urtetik beherakoentzako doako garraio publikoa bultzatuko du

Gizartea

2024, urr. 30 - 13:10

Asteazkenean, Euskadiko Garraio Agentziak 12 urtetik beherakoentzat doako garraio publikoa abian jartzeko proposamena jorratuko duen bilera izan du. Gaur egun 6 urtetik beherakoentzat doakoa bada ere, Susana Garcia, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak pasaden astean egindako adierazpenetan adin tartea handiagotzearen proposamena plazaratu zuen.

Gainera, EuskoTreni eragingo dion auzia 2025eko urtarrilak batean indarrean sartzea aurreikusten duela argitaratu zuen Garcia sailburuak sare sozialetan. Bestalde, gazteak saritzea helburu dutela jakinarazi zuen sailburuak. Gazteak baitira, izan ere, garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak eta fideltasun horrek deskontu txartel zein abonuen bitartezko %20ko beherapenak dakartzala mahi-gaineratu du.

Hamaika Telebista