Skip to main content

Jaurlaritzak iragarri du ez duela onartuko legegintzaldi honetan hizkuntza eskakizunen dekretua

Gizartea

2023, eka. 15 - 06:06
Dekretua administrazio publikoan lanpostu jakin batzuk lortzeko euskararen ezagutza-baldintzak ezartzen ditu. Hizkuntza politikari buruzko proposamen alternatibo bat aurkeztuko duela adierazi du Jaurlaritzak. Edonola ere, “prozesuak luze joko du” oraindik, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak azaldu duenez.

Izan ere, bigarren entzuketaren prozesuan dago dekretuaren diseinua. Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko, langile publikoen kasuan “jendaurreko postuak lehenetsi” beharko dituztela aurreratu du.
Hamaika Telebista