Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren donostiarrei
Gizartea
2025, urt. 29 - 11:01
2023ko urriaren 18ko gauean jarri zizkieten isunak, Herrera auzoan Ertzaintzarekin izandako eztabaida baten harira. Gaizki aparkatutako auto baten harira hasi zen eztabaida. Herritarrek ertzainei euskaraz egin, eta hauek gaztelaniaz hitz egiteko agindu zieten. Tentsioa handiagotzen joan zen eta, azkenean, istiluen aurkako ertzainak bidali zituzten. Bi herritarrak identifikatu, miatu eta isunak jarri zizkieten.
Gauzak horrela, Arartekora jo zuten, Ertzaintzak euren hizkuntz eskubideak urratu zituelako. Herriaren erakunde defendatzaileak arrazoia eman zien abenduan, eta, orain, Segurtasun Sailak isunak kendu dizkie.