Skip to main content

Jaurlaritzak Labiren bilerara deitu du ostiralerako, osasun larrialdia deklaratzeko

Gizartea

2021, abe. 01 - 11:12
Koronabirusaren okerreranzko bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak LABIren bilerara deitu du ostiralerako. Bertan, osasun larrialdi egoera berrezarriko dute eta horrekin batera indarrean jarriko dituzten neurri murriztaile berrien berri emango dute. Hala nola, Covid ziurtagiria nola eta noiz ezarriko duten erabakiko da bilera horretan.
Hamaika Telebista