Jaurlaritzak lan poltsetarako ezarritako hizkuntza irizpideak atzera bota ditu justiziak
Gizartea
2023, uzt. 13 - 16:07
Epaiaren sorburua Bizkaiko idazkari, kontu-hartzaile eta diruzainen elkargo ofizialak aginduaren kontra jarritako helegite bat da. Eusko Jaurlaritzak aurkaratu egingo du epaitegiak emandako epaia. Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak epaia kritikatu du, euskararen normalizazioa eta autogobernua urratzen dituelako.
Epaiak ukatu egiten du, besteak beste, euskararen 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea eska daitekeenik lan poltsak eratzeko prozesuan. Epaileak baliogabe jo du instrukzioa, eta kostuak ezarri dizkio Administrazio demandatuari. Aldeek 15 egun dituzte apelazio-errekurtsoa aurkezteko.