Jaurlaritzak medikuntza graduko berrogei plaza berriak euskaraz izan daitezen eskatu dio EHUri
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2024/2025 ikasturterako Medikuntza eta Erizaintzako fakultateetan 40 plaza gehituko ditu. Hauek, euskaraz izan daitezela eskatu dio Alberto Martinez osasuneko sailburuak, Eva Ferreira, EHUko errektoreari.
Bi hizkuntzen arteko oreka lortzea da helburua. Gaur egun EHUn eskaintzen diren medikuntza plazen artean, 200 gazteleraz diren bitartean 168 euskaraz direlarik. Horrez gain, hainbat izan dira mahi-gaineratutako gaiak. Hala nola, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria, Arabako eta Gipuzkoako campusetan eta Bilboko Odontologia Klinikan behar diren irakaskuntza-azpiegitura berriak, egungo prestakuntza-eskaintza eta ikasleen eta irakasleen plazen beharrak, besteak beste.
Bi erakundeek, konpromiso sendoa adierazi dute. Alberto Martinezek bere aldetik, etorkizunean herritarrei osasun-arreta ematen dietenen bikaintasun profesionala eta giza bikaintasuna bermatzeko gakoa osasunean inbertitzea dela plazaratu du.