Skip to main content

Jaurlaritzak urtero 5.760 euro emango dizkie indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeei

Gizartea

2024, api. 16 - 12:04
Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistak hildako emakumeen seme-alabentzako diru-laguntzen dekretua onartu du. Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean eskatu ahalko dira laguntzok. Urtero jasoko dute laguntza, adinez nagusi izan arte edo 25 urtera arte, ikasle edo mendeko badira.
“Amei eragindako indarkeriaren biktima zuzenak dira, haien ongizate emozionalean eta garapen pertsonalean eragiten baitie”, adierazi du Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. “Dekretu hau beste urrats bat da haiek laguntzeko eta babesteko”.
Hamaika Telebista