Skip to main content

Jauzi Ekosoziala aurkeztu dute, trantsizio ekosoziala bultzatzeko

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, Maiatza 06 - 09:05
Larunbat goizean aurkeztu dute Jauzi Ekosoziala eragile berria Eibarren. Hiru helburu zehatz aipatu dituzte: batetik, trantsizio ekosozialaren inguruko gogoeta gizarteratzea. Bigarrenik, ekologismoan aktibatuta ez daudenengana heltzea, hau da, gehiengo soziala aktibatzea transtizio ekosozialaren bueltan antolakuntza zabal eta egonkortua lortzeko. Eta hirugarrenik, alternatiba integral eta bizigarriak planteatzea, beti ere justizia sozialean oinarrituta.

Webgune bat sortu dute, egitasmoaren berri emateko:jauziekosoziala.eus. Udan kanpaina bat egingo dute kontsumo neurrigabeei alternatiba jasangarriak eskaintzeko. Horretaz gain, eragilea Euskal Herriko lurraldeetan errotzeari ekingo diote.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista