Jendetza elkartu da Bergaran Ayastuy eta Elkoro omentzeko
Gizartea
2022, mar. 11 - 10:03
Jendetza elkartu da Bergaran, giro ederrean, Olaso Dorrea Fundazioak Bergarako Udalarekin bat, Euskal Utopikoei Saria banatzeko ekitaldian. Jose Luis Elkoro eta Mari Karmen Ayastuy senar-emazteek Euskal Herriaren alde bizitza osoan egin duten ekarpena aitortu eta saritzeko, herritarrak, lagunak, senideak, ezker abertzaleko buruzagi eta kideak… hainbat izan dira Bergarako Seminarixora hurbildu direnak. Aretoa bete-beteta txalo artean hartu dituzte sarituak.