Skip to main content

Jesus Uzkudun, Asviamie: “Ezkutatu egiten dute amiantoaren ondorioz gaixotutakoei buruzko informazioa”

Gizartea

Jesus Uzkudun Asviamieko bozeramaileak azpimarratu du medikuak behartuta daudela amiantoaren kutsaduraren ondorioz sortutako gaixotasunen berri ematera, baina salatu du ezkutuan gelditzen direla: “Sekulako eskandalua da. Gauza bat Legeak egotea, eta bestea erresoluzioak egiteko orduan informazio hori ukatzea; negazionista ugari dago”.
Uzkudunek azpimarratu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan errekonozitu dituztela Espainia osoko kasuen %60, “Eusko Jaurlaritza isilik badago ere, gaixotasun gehiago daudelako, baina baita gaixotasun horiek errekonozitzeko egiten ari diren lan guztiagatik ere”.