Jon Abril, Elhuyar: 'Zientzia abiapuntu euskara garatzeko beharra ekarri zuen Elhuyarrek'
Gizartea
Ane Garitaonandia
2022, aza. 15 - 05:11
50. urteurrena ospatu du Elhuyar fundazioak, Donostiako Kursaalean. Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia euskaraz lantzeko helburuarekin. Ordutik, etengabe aritu da lanean Elhuyar, zientzia ez ezik, hizkuntza-zerbitzuak, adimen artifiziala, hizkuntza-teknologiak eta gizarte-aholkularitzako zerbitzuak eskainiz, eta euskara garatuz, honako helburu honekin: euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraikitzea.