Skip to main content

Jon Goikoetxea, BBK fundazioa: “Aztertuko dugu praktikoki zein neurritaraino iritsi diren guregana adimen artifizialarekin lotutako teknikak”

Gizartea

Oihane Alonso

2023, urr. 02 - 15:10

Jon Goikoetxea BBK fundazioko estrategia eta ikerketa arduradunak eman dizkigu bihar BBK salan egingo duten BBK Trends Forum ekitaldiko xehetasunak. Goikotxeak azpimarratu du aztertuko dutela egunerokotasunean eta praktikoki zein neurritaraino iritsi diren adimen artifizialarekin lotutako teknikak eta metodologiak.
Azpimarratu du adimen artifizialak alde onak dituela: “Osasunaren ikuspegitik, adibidez, hainbat diagonostiko berritarako lanabesak ekartzen ditu adimen artifizialak, datu andana aztertzeko aukera, eta zentzu horretan, oso aukera ona da”. Dena den, arriskuak ere badituela dio.
Jardunaldietan izena eman daiteke beren webgunean, eta jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista